Ez zara Senegaldarra, Afrikanoa zara; Ez zara eskoziarra, ingelesa zara; ez zara euskalduna, española zara. Migratzen dugun bakoitzean talde handi baten barruan sartzen gaituzte, baina non gelditzen da gure kultura, gure herria eta gure hizkuntza?
Dokumental honen bidez, talde hauen barruan dauden kultura, historia eta pertsonei ahotsa eman nahi diegu. Talde hauen atzean, gehienetan herri zapaldu edo zapalduak izan direnak ditugu, ata pertsona guzti hauek talde horren barruan sartzen ditugunean herri eta kultura hauek gehiago zapaltzen jarraitzen dugu.